Espainiako Parlamentuak tramitera onartu du Hauteskunde Legearen erreforma. PSEO, PP, Coalición Canaria, UPyD eta UPNk bozkatu dute alde eta CiU abstenitu egin da. Legearen aldaketarekin, legez kanpo geratu den alderdi bateko hautetsiek euren kargua galduko dute baldin eta alderdi hori legez kanpo utzi ondorengo hamabost egunetan biolentzia "euren borondatez eta zalantzarik gabe" gaitzesten ez badute.
Jose Antonio Bermude de Castro PPko ordezkariak eta Txiki Benegas PSOEkoak erreforma babestu dute, "aldiro ETA eta Batasuna legeari izkin egiten saiatu direlako". Erreformarekin "orain arte baliatu dituzten bide horiek" itxiko dituztela adierazi dute. Gainera, Batasuneko kideak legezkoa den alderdi batean aurkeztu ahal izatea saihestuko dutela gaineratu dute.
POLITIKA
Espainiako Parlamentuak Hauteskunde Legearen erreforma tramitera onartu du
Aldaketarekin, legez kanpoko alderdi bateko hautetsiek euren kargua galduko dute hamabost eguneko epean biolentzia gaitzesten ez badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu