Espainiako Poliziak hamabi pertsona atxilotu ditu gaur Iruñean, Ogasunari ustez iruzur egin dietelako kanpotik autoak ekarriz eta ondoren salduz. Polizia iturrien arabera, hamabi milioi euroko iruzurra egin dute, eta operazioa zabalik dago.
Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkariak esan du otsailean jakin zutela herrialdean bazela talde bat Alemania, Frantzia eta Belgikatik auto onak ekartzen zituena, Nafarroan matrikulatzen zituztenak eta ondoren saldu egiten zituztenak, Ogasunari behar bezala deklaratu gabe gero.
Atxilotuak Luis Maria M.S. (54 urte, Iruñea), Jose Francisco S.I. (59 urte, Kaseda, Nafarroa), Francisco Javier P.M. (34 urte, Irun, Gipuzkoa), Carlos Maria G.U. (38 urte, Donostia), Jesus Maria G.U. (44 urte, Irun, Gipuzkoa), Juan Ignacio G.U. (41 urte, Irun, Gipuzkoa), Maria Emilia G.O. (35 urte, Donostia), Jose Antonio G.C. (54 urte, Zangoza, Nafarroa), Jose Luis T.L. (53 urte, Iruñea), Antonio L.A. (49 urte, Gorraitz, Nafarroa), Aitor Vicente D.A. (36 urte, Tolosa, Gipuzkoa; Gorraitzen bizi da) eta Ignacio M.C. (38 urte, Iruñea) dira.
Operazio berean bi auto atzeman ditu Poliziak, bost mila euro, ordenadorak eta hainbat dokumentazio.
Atxiloketak
Espainiako Poliziak 12 lagun atzeman ditu Iruñean, Ogasunari iruzur egin dietelakoan
Kanpotik auto onak ekartzen zituzten, gero saltzeko, Ogasunari behar bezala deklaratu gabe. Hamabi milioi euroko iruzurra egitea leporatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu