Atxiloketak

Espainiako Poliziak 14 lagun atxilotu ditu Donostian pirateria informatikoaren aurkako operazio batean

Espainiako Poliziak Datac informatika enpresarekin loturiko 14 lagun atxilotu ditu Donostian, pirateriaren aurkako operazio batean. Atxilotuei 1.200.000 euroko iruzurra leporatzen diete, Microsoft enpresaren "Windows XP Profesional" produktuaren zertifikatu faltsifikatuak emateagatik. Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, enpresa honek bezeroei legezkoak ez ziren software-ak sartuta zeuzkaten ordenagailuak eskaintzen zizkien, eta, gainera, zertifikatu faltsuak ere ematen zizkien, benetakotasun itxura egiteko. Hau da lehenengo aldia munduan, halako zertifikatuen faltsifikazioa atzeman dena.

2004ko urtarrilaren 15a
16:58
Entzun
14 atxilotuei estafa eta jabego intelektual eta industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diete. 14 lagunetatik, 5 dagoeneko aske gelditu dira baina haien aurkako karguak daude. Operazio honetan,Espainiako polizia enpresaren Donostiako egoitza nagusian eta bi dendatan sartu da. Guztira, Microsoft enpresaren produktu ezberdinen 3.000 CD faltsu atzeman dituzte. Iturri ofizialek diotenez, Datac enpresak 4.000 zertifikatu originalen faltsifikazioa egin zuen, gero, produktuak originalak balira bezala saldu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.