18/98ko auzipetuek elkarretaratzea egin nahi zuten gaur Iruñean, baina Espainiako Poliziak eragotzi egin du ekimena. Pankarta zabaltzea debekatu diete poliziek, eta parte-hartzaileak identifikatu egin dituzte.
PSNren egoitzaren aurrean protesta egiteko asmoa zuten, eskubide zibil eta politikoen defentsan, eta Poliziaren gaurko neurria gertatzen ari denaren "adibiderik onena" dela esan dute Mikel Korta eta Teresa Toda auzipetuek.
Igandean Bat Egin Eguna izango da Altsasun (Nafarroa), auzipetuei elkartasuna adierazteko eta dirua biltzeko.
Aurten bukatu da 18/98 epaiketa, Madrilen. Oraindik ez dute epaia eman.
18/98 auzia
Espainiako Poliziak 18/98ko auzipetuen elkarretaratzea egitea eragotzi du Iruñean
PSNren egoitzaren aurrean protesta egiteko asmoa zuten, eskubide zibil eta politikoen defentsan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu