Atxiloketa

Espainiako Poliziak Aitor Soto eta Endika Abad atxilotu ditu

Poliziako iturrien arabera, Aitor Soto Blanco atxilotu dute gaur Donostiako bere etxean. Endika Abdad, berriz, Barakaldon (Bizkaia) atxilotu dute arratsaldean. Polizia iturrien arabera Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu dituzte.

2006ko martxoaren 17a
19:20
Entzun
2002ko apirilean atxilotu zuten Aitor Soto Blanco eta iaz egin zioten epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionalak bost urteko zigorra ezarri zion "talde terroristari laguntzeagatik". Sotoren abokatuak helegitea aurkeztu zuen sententzia horren aurrean, baina Gorenak berretsi egin zuen. Ziurrenik, bost urteko zigor hori betetzeko atxilotu dute Soto.

Arratsaldean berriz, Endika Abad atxilotu dute Barakaldon, Auzitegi Nazionalaren aginduz hau ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.