euskal herria

Espainiako Poliziak "Frantzia hegoaldean" legez kanpoko operazioak egin dituela aitortu du polizia batek

Jose Manuel Sanchez Fornet SUP sindikatuko kideak SER irratian esan duenez, Espainiako Gobernuan PP eta PSOE zeuden garaian egin ziren "legez kanpoko" operazio horiek, "terrorismoa amaitzeko".

2013ko apirilaren 19a
16:41
Entzun

Faisan auziaren harira egin du adierazpena Espainiako SUP Poliziaren sindikatuko kideak. Torres Dulce Espainiako fiskalburuak auzi horretako bi poliziaburu auzipetzeko eskatu du, ETArekin kolaboratzeagatik, eta Sanchez Fornetek hori izugarrikeria litzatekeela adierazi du. Hori azaltzerakoan esan du "Frantzia hegoaldean" legez kanpoko operazioak egin direla.

"Pamies komisarioak eta Ballesteros inspektoreak duten ibilbidearekin hori leporatu ahal bazaie, horrek bultzatuko ditu egiten ari diren sakrifizioak ez egitera, eta kontatzera Frantzia hegoaldean terrorismoa amaitzeko egin diren legez kanpoko operazioak, gobernuan bai PP bai PSOE zeudenean", adierazi du SUP sindikatuko kideak. Sanchez Fornet sindikatuko idazkari nagusi izandakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.