Atxiloketak Bizkaian
Espainiako Poliziak GRAPOko ustezko hiru kide atxilotu ditu, bi Bizkaian eta bat Araban
Espainiako Poliziak GRAPOko ustezko hiru kide atxilotu ditu gaur goizaldean, bi Bizkaian eta bat Araban. David Perez Hernando Barakaldon atxilotu dute eta Nekane Ruiz Maldonado Urtuellan. Gasteizen Fernando Cantabrana Berrio atxilotu dute, eta haren etxean "dokumentazio ugari" atzeman dutela azpimarratu dute poliziek. Espainiako Polizia Portugaleten dago, eta operazioa zabalik dagoela nabarmendu du.
Hiru atxiloketa horiek Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu ditu. Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, atxilotuak Madrilera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu