Espainiako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Gipuzkoan, ETArekin zerikusia dutelakoan. Haietako bi Usurbilen atzeman ditu, Ualdea pabilioiko etxebizitza batean: Patxi Uranga oriotarra eta Olatz Lasagabaster usurbildarra -bikote dira-. Bestea, Astigarragan: Ainara Vazquez donostiarra. Ikerketako iturriek diote ETAren komando bat osatzen zutela, Poliziak fitxatu gabeko kideak zirela eta oraindik ez zutela atentaturik egin.
Berri agentzia batzuen arabera, 75 kilo lehergai atzeman ditu Poliziak. Honen arabera, Usurbilgo etxean aurkitu dituzte lehergaiak. Vazquezen etxea ere miatu dute, eta hiruren lantokietan ere izan dira.
Uranga Gaztezulo aldizkariko kazetaria da eta Vazquez Bagera Donostiako Euskara Elkarteko administraria. Gaztezulo eta Bageraren egoitzak lokal berean daude, Donostian, Polizia han sartu da 8:30ak aldera, eta Urangaren eta Vazquezen ordenadorak eraman ditu. Lasagabaster Hik Hasi euskal hezkuntzako egitasmoko langilea da, eta Donostian du lantokia.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendu du operazioa -2:15an hasi dira-, eta Garzon bera atxiloketen tokietan izan da.
Atxiloketak
Espainiako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Usurbilen eta Astigarragan, ETArekin lotuta
Gaur goizean egin du operazioa, Garzonek zuzenduta. Usurbilgo Ualdea pabilioiko etxebizitza batean Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster atzeman dituzte, Astigarragan Ainara Vazquez. Poliziak dio 75 kilo lehergai aurkitu dituela, eta oraindik ez zutela atentaturik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu