presoak

Espainiako Poliziak Jorge Uruñuela atxilotu du Bilbon

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Jorge Uruñueka atxilotu du gaur Espainiako Poliziak Bilbon. Uruñuelari hamasei urteko zigorra ezarri zioten 2005ean eta orain, Polizia iturrien arabera, zigorra osorik betearazteko atxilotu dute.

2006ko martxoaren 21a
19:35
Entzun
Polizia iturriek azaldu dutenez joan den urteko uztailean hamasei urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Uruñuelari. Barakaldoko (Bizkaia) auto kontzesionario bati ustez su emateagatik atxilotu zuten beste hiru gazterekin batera. Besteak beste, Endika Abad atxilotu zuten Uruñuelarekin batera. Abad joan den ostiralean atxilotu zuten Barakaldon; hau ere Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.