Espainiako Poliziak Agurtzane Izartza Hernandez atxilotu du gaur 14:00etan Gasteizen, etxetik irten duenean. Espainiako Auzitegi Gorenak urriaren 11n berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalaren iazko epaia, eta zigorra bete dezan atzeman dute gaur poliziek. 2006ko azaroaren 21ean Auzitegi Nazionalak sei urteko kartzela zigorra jarri zion Izartzari, ETArekin zerikusia izan zuelakoan.
2003ko urrian atxilotu zuten hura. "Atxiloketa prebentibo haietakoa izan zen", dio Askatasunak. Beste hainbat euskal herritar halaxe atzeman zituzten, baita epaitu ere. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen ustez, Izartzak "ETAri informazioa pasatu zion".
atxiloketa
Espainiako Poliziak lagun bat atzeman du Gasteizen, zigorra bete dezan
Agurtzane Izartza da atzeman dutena. Sei urteko kartzela zigorra berretsi zuen urrian Auzitegi Gorenak, ETArekin zerikusia izan zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu