Atxiloketak

Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Bizkaian eta bat Leonen

ETAren laguntza taldea osatzen dutelakoan lau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bizkain, eta bat Leonen (Espainia). Arrigorriagan Amaia Ibarra eta Josu Alvarez atxilotu dituzte etxe batean, eta Jose Angel Goitia Aranguren beste batean; Erromon Oscar Elezaga atxilotu dute, eta Leonen Jabi Ganuza. Askatasunak esan duenez "zigorra ezarrita zuten bost basauriarri alde egiten lagundu ziotelakoan" atxilotu dituzte. Espainiako informazio iturrien arabera etakideak eta armak mugatik alde batera eta bestera mugitzeko ardura dute bost atxilotuek. Espainiako Barne Ministro Jose Antonia Alonsok esan duenez, operazioak irekita jarraitzen du, eta baliteke atxiloketa gehiago egitea. Askatasuna kezkatuta gertu da atxilotuak jaso dezaketen tratuagatik.

2004ko irailaren 29a
15:41
Entzun
Atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren instrukzio gelak aginduta egin dituzte.

Espainiako berri agentzien arabera, ETAkideak eta armamentua mugaren alde batetik bestera pasatzeko ardura zuten atxilotutakoek.Iturrie horien arabera, Madrilera (Espainia) eraman dituzte.

Operazioa irekita eta infomrazio garrantzitsua

Espainiako Barne Ministro Jose Antonio Alonsok jakinarazi duenez, operazioak irekita jarraitzen du oraindik, eta litekeena da datorren orduetan atxiloketa gehiago egitea.

Atxilotutakoen etxeetan informazio garrantzitsua aurkitu dutela dio Alonsok, hala nola, agendak, eskutitzak eta ordenagailuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.