Espainiako Poliziak droga trafikoaren kontrako operazioa egin du azkeneko egunetan Bilbon eta Castron (Espainia), eta zazpi lagun atxilotu ditu. Hain zuzen, Bilbon bat eta Castron sei. Operazioan hamar kilo kokaina atzeman dituzte, polizia iturriek esan dutenez. Zazpi lagun haietatik sei kartzelan sartu ditu epaileak eta bestea kargupean libre utzi du.
Bi atxilotu Barakaldokoak (Bizkaia) dira -I.C.V. eta S.D.T.-, hiru Espainiakoak -bi Castrokoak bertakoak- eta bi Belgikakoak. 20 eta 31 urte bitartean dituzte, eta Castron daude erroldatuta.
Kokainaz gain, 3.500 euro, 500 gramo haxix, 300 gramo marihuana, hamar litro azetona, hiru ibilgailu, errifle bat eta eskopeta bat ere atzeman ditu Poliziak, honek esan duenez.
Gizartea
Espainiako Poliziak zazpi lagun atxilotu ditu Bilbon eta Castron, droga trafikoa leporatuta
Bi atxilotu Barakaldokoak dira. Operazioan hamar kilo kokaina atzeman dituzte, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu