politika

Espainiako Poliziako sindikatuek uste dute Ertzaintza Lapurdin aritzea legez kanpokoa dela

2009ko irailaren 16a
14:01
Entzun
Espainiako Poliziako sindikatuak ez daude ados Ertzaintza Lapurdin ere aritzearekin, haien ustez legez kanpokoa delako EAEko Poliziak Frantziako Errepublikan jardutea lanean. Duela egun batzuk iragarri zuen Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Ertzaintza hurrengo hilabeteetan Baionan ariko zela.

SUP, CEP, UFP eta SPP sindikatuek iraintzat hartu dute erabakia eta Espainiako Gobernua euren eskumenak mugatzen ari dela salatu dute.

Aresek zioenez, Frantziako eta Espainiako poliziekin elkarlanean jardungo dute ertzainek Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.