Etxebizitza

Espainiako Poliziaren Gasteizko egoitza bat etxebizitza sozialetarako erabiltzeko eskatu dute

Kaleratzeak Stop taldea Espainiako Gobernuaren ordezkari Denis Itxasorekin bildu da, eskaeraren berri emateko.

Betoño auzoko egoitza hutsik egon da 1995. urtetik.
2020ko otsailaren 26a
14:02
Entzun

Kaleratzeak Stop taldeak eskatu du Espainiako Poliziak Gasteizko Betoño auzoan duen egoitza handi bat etxebizitza sozialetarako erabiltzeko. Polizia etxea ia hutsik egon da 1995. urtetik, Ertzaintza Arabako hiriburuan zabaldu zenetik.

Taldeko kideak Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariarekin bildu dira gaur. Hirian etxebizitza falta dagoela azaldu diote, eta eskatu diote Betoñoko egoitza alokairu merkeetarako bideratzeko. Taldeak gogoratu du Eusko Legebiltzarrak onarturiko Etxebizitza Legeak behartu egiten dituela administrazioak elkarrekin lan egitera gai horretan. Horrez gain, etxebizitzak denbora luzean hutsik izateko arrazoirik ez dagoela gogoratu dute. Polizia etxean 50 etxebizitza molda daitezkeela kalkulatu dute.

Gizarte ekintzaileek azaldu dutenez, Espainiako Gobernuaren ordezkariak esan die egoitzan molda daitezkeen etxebizitzek ez dutela orain biziegokitasuneko agiririk, eta aztertu beharko litzatekeela horiek erabiltzea poliziaren jarduerarekin bateragarria ote den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.