Espainiako poliziek Mikel Jauregi Agirrezabala atxilotu dute gaur goizean Bilbon, Deustua auzoan, Askatasunak jakinarazi duenez. Kalean zegoen atxiloketaren unean Jauregi, eta etxera deitzeko aukera eman diote ondoren.
Joan den urriaren 10ean Espainiako Auzitegi Gorenak haren kontra jarritako espetxe zigorra berretsi egin zuen, urte kopurua zerbait jaitsiz. Jauregi 2003ko otsailaren 23an atzeman zuen Espainiako Poliziak, ETArekin harremana zuelakoan. Askatasunak dio "atxiloketa prebentiboen baitan egindako operazioa" izan zela ordukoa. Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ipini zion Jauregiri, eta orain gutxi Gorenak seira jaitsi du zigorra.
"Pertsona gehiago daude Mikelen egoera berean eta, beraz, atxiloketa gehiago egon daitezke", iragarri du Askatasunak gaur.
Atxiloketa salatzeko, elkarretaratzea antolatu dute gaurko. 19:30ean hasiko da Bilbon, San Pedro plazan.
Atxiloketa
Espainiako poliziek lagun bat atxilotu dute Bilbon
Mikel Jauregi Agirrezabala da atzeman dutena. Joan den urrian Auzitegi Gorenak sei urteko kartzela zigorra jarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu