Ignacio Ulloa Espainiako Segurtasun Estatu idazkariak esan du euskal gatazkan ez dela izan estatuen biktimarik. "Egon ez diren estatuen 400 biktimen gaiaren intoxikaziorik ez dugu onartuko", esan du gaur San Lorenzo de Escorialen (Espainia), Terrorismoaren Biktimen Fundazioak antolatutako hitzaldi batean.
Orain dela aste batzuk poliziaren biktimei buruz dekretu bat argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta hori gaitzetsi egin du Ulloak. Haren ustez, "perbertsio juridikoa" da.