Bizkaiko Batzar Nagusietan Espainiako segurtasun indarretako eta armadako kideak Gernikako Juntetxera (Bizkaia) sartzeko debekua onartu dute, gaur. EAJk aurkeztu zuen iniziatiba hori eta Aralar, EA eta Ezker Batuko ordezkari baten babesa jaso du.
Izan ere, maiatzaren 5ean, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten egunean Espainiako segurtasun indarretako eta armadako kideak Gernikako Juntetxean egotea salatu zuen EAJk. Alderdi horrek Gernikako Juntetxea "akordio eta bake gunea" dela adierazi du.
EAJk Espainiako segurtasun indarrei eta armadako kideei "errespetua" adierazi die, baina haren ustez "ez zen beharrezkoa haien presentziarekin herritarren haserrea piztea".
politika
Espainiako segurtasun indarretako eta armadako ordezkariek ezingo dute Gernikako Juntetxera sartu
Maiatzaren 5ean, Patxi Lopezen inbestidura saioan segurtasun indarretako eta armadako kideen presentzia salatzeko proposamena aurkeztu zuen EAJk Bizkaiko Batzar Nagusietan, eta gaur onartu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu