Atzo Espainiako Kongresua azaldu zen EAE-ANV udal gobernuetatik berehala bidaltzeko mozioaren aurka, eta gaur Espainiako Senatua. PPk sartu du Senatuan mozioa, eta UPNren babesa besterik ez du lortu -Maria del Mar Caballerorena-. PSOE, Entesa Catalana de Progres, CiU, EAJ eta Talde Mistoa aurka azaldu dira. Mozioak aldeko 122 boto jaso ditu, kontrako 133.
Eztabaida gogorra izan dute alderdi politikoek; batik bat, PSOEk eta PPk. Interes alderdikoiak izatea egotzi diote elkarri.
Atzo Kongresuan UPDk sartu zuen mozioa, eta PPren eta UPNko parlamentari baten babesa jaso zuen.
Ezker abertzaleak gobernatzen dituen “udal guztiak desegiteko” zuzenbide estatuaren “tresna guztiak” erabiltzeko eskaera egin zion UPDk Espainiako Gobernuari. Zehazkiago, Tokiko Udal Gobernuak arautze dituen legearen 61. artikulua aplikatzea eskatu zuen.
Ezker abertzalea udal gobernuetatik kanporatzeko orduan zentsura mozioen bidea lehenesten du PSOEk. “Kasuan kasuko desegiteak” aurreikusten ditu, baina beti ere “segurtasun juridiko” batekin egiten badira. “Zuzenbide estatua errespetatuz desegingo dira udalak”, esan zuen Antonio Hernandez PSOEko eledunak.
Politika
Espainiako Senatuak ere atzera bota du ANV udal gobernuetatik berehala bidaltzeko mozioa
PPren ekimenak UPNren babesa baino ez du lortu. Atzo Kongresuak bozkatu zuen kontra. Zentsura mozioen bidea lehenesten du PSOEk, eta “kasuan kasuko desegiteak” aurreikusten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu