'bateragune auzia'

Espainiako sindikalista talde bat Diez eta Morenorekin egon da auzitegiaren atarian

Atzo baino kazetari gutxiago dago gaur Auzitegi Nazionalaren atarian. BerriaTB Madrilen da epaiketa jarraitzen.

2011ko ekainaren 28a
22:45
Entzun

Gaur 09:40ean sartu dira Rafa Diez eta Txelui Moreno auzipetuak Auzitegi Nazionalera. Eurekin batera sartu da Rufi Etxeberria ere. Epaiketaren bigarren saioan kazetari gutxiago hurbildu dira epaiketa jarraitzera.

Hala ere, goizeko anekdota Madrilen sindikatuen batzar batean parte hartzen ari diren sindikalista talde batena izan da. Epaiketa egiten ari zirela jakinik, Auzitegi Nazionalera gerturatu dira, eta Diez eta Morenorekin aritu dira hizketan, eurekin egoteko nahia azaldu ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.