%8,4
Espainiako Sustapen Ministerioaren aurrekontuaren jaitsiera, ehunekotan.
2013ko aurrekontua %8,4 milioi euro murriztu dio Espainiako Gobernuak Sustapen Ministerioari. Guztira, 18.405 milioi euroko aurrekontua izango du heldu den urtean, aurten baino ia bi milioi euro gutxiago. Aurrekontu horretatik, 10.161 milioi euro erabiliko ditu inbertsiotarako, eta horien ia erdia (4.705 milioi) trenbideetara joango da. Errepideetako inbertsioetarako, berriz, 2.963 milioi euro emango ditu ministerioak. Aireportuek 847 milioi eta portuek 839 milioi jasoko dituzte. Etxebizitza inbertsioetarako, berriz, 758 milioi euro edukiko ditu Sustapen Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu