sare sozialak

Espainiako Twitterren, ETAren erabakia nagusi

Nazioarteko Twitterren #agurETA hashtag-a Gaddafirenarena aurretik izan zen atzo. Berriketan.info sare sozialean Konponbiderantz gaia sortu da.

2011ko urriaren 21a
11:08
Entzun

Sare sozialek ere ez diote bizkarra eman ETAk atzo egin zuen urratsaren garrantziari, eta atzo arratsaldeko 19:00etatik bolo-bolo dabil. Espainiako Twitterren gaur goizean hainbat hashtag ageri dira treding topic-ean horrekin lotuta, besteak beste, #agurETA, #adiosETA, #ErnestLluch, #Mayor Oreja, #GORA EUSKADI eta #Avt. Nazioartekoan ere #agurETA Gaddafiren hashtag-aren aurretik izan zen atzo.

Berriketan.info sare sozialean, gainera, atzo 19:00etan aurretik Konferentzia izena zuen gaiak Konponbiderantz izena hartu zuen, datozen egun, aste eta hilabeeetan Euskal Herriko egoeraz iruzkinak eta eztabaidatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.