Torturak

Espainian ez dela torturatzen ziurtatu du Zapaterok

Bart gauean Kataluniako TV3 telebista publikoan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari egin zioten elkarrizketa. Espainiako Kongresuko eztabaida bukatu ostean gai hainbat gairi buruz hitz egin zuen Zapaterok =iLa nit al dia=i programako Monica Terribas aurkezlearekin. Besteak beste, Kataluniako Estatutua, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioa, Batasunaren legez kanporatzea, immigrazioa eta torturak izan zituzten hizpide. Espainiako Gobernuko buruak ziurtatu egin zuen Espainian ez dela torturatzen.

2006ko ekainaren 1a
19:12
Entzun
Monica Terribas TV3eko aurkezleak torturaren gaia jorratu zuen elkarrizketa amaitze aldera. Joan den astean Joseba Zubia Senatuko bozeramaile jeltzaleak tratu txar eta tortura kasuen gainean egindako galdera ekarri zion gogora aurkezleak Zapaterori. "Onartzen al duzu Espainian tortura dagoela? Guardia Zibilean, Polizian, bietan..." galdetu zion zuzenean.

Espainiako Gobernuak berehala erantzun zion, "ez, inola ere ez". Zapateroren hitzetan, Espainiako Gobernuak "judizialki frogatuta" dituen datuen arabera,"une honetan ez dago espetxe espainiarretan torturagatik zigorra betetzen ari den estatuko segurtasun indarretako kiderik".

"Uste sendoa dut, ezetz", azpimarratu zuen Espainian torturarik ez dela ziurtatzeko. "Giza eskubideak maila oso altuan errespetatzen dituen herrialdea da hau", azaldu du Zapaterok.

Terribasek nazioarteko erakundeen txostenak aipatu dizkio Zapaterori. Senatuamn Amnesty Internationalek tratu txarrei buruz egindako txostenak auzitan jarri zituen Espainiako gobernuburuak. Baieztapen hura berretsi zuen atzo Kataluniako TV3 telebista katean."Bai, hala da. Batzuetan hortik zehar estrategia politiko bat taxutzen duten hainbat erakunderen eragina izaten dutelako".

Zapaterok azaldu du Amnesty Internationaleko presidentearekin egon zela txosten horiek begiratzeko eta egin dituzten azterketei buruz hitz egiteko. Amnesty Internationaleko presidenteak Barne Ministerioko arduradunekin egoteko aukera izan zuela azaldu du. Bilkura horren ondoren AIko presidenteak bere iritzia aldatu zuela uste du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.