POLITIKA

Espainiar sentimendua, ez hain errotua Hego Euskal Herrian

CIS Espainiako Azterketa Soziologikoen Institutuak eginiko inkesta baten arabera, Nafarroako biztanleen %2,9 eta EAEkoen %10,2 sentitzen dira soilik espainiar.

2014ko irailaren 3a
14:43
Entzun

Sentimendu nazionalaz eta balizko eraso militar baten aurka Espainia defendatzeko prestasunaz galdetu du CISek, besteak beste. Emaitzek azaleratu dute Nafarroa dela espainiar sentimendu urriena duen erkidegoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoa dela espainiar naziotasuna gutxien sentitzen duen bigarren erkidegoa. 2013ko irailean eginikoa da inkesta.

Nafarroan, %2,9 herritar sentitzen dira soilik espainiar, eta %41,2k dute euren burua espainiar nahiz "identitate periferiko" bateko kidetzat —ez da zehazten hori erantzun dutenak euskal herritar, nafar edo biak sentitzen diren— . %52,9k dute euren burua soilik identitate periferikoko kidetzat. EAEn, %10,2 dira soilik espainiar sentitzen direnak, eta %38,1ek dituzte bi nazio sentimendu. Ordea, %44,1ek dute euren burua soilik identitate periferikotzat.

Espainia militarki defendatzeko prest egongo liratekeen galdetuta, Nafarroa da ezezko tasa handiena duen erkidegoa (%68). EAE da bigarrena (%61).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.