Espainiaren arrisku sariak 632 puntutan bukatu du eguna, orain arteko bere zifrarik handienean. 616an hasi du eguna, eta une batez 640an egon da.
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak ukatu egin du euroguneko beste herrialdeei erreskatea eskatuko diela. "Merkatuen irrazionaltasunaren aurka" aritzeko galdegin du.