Politika

Espainiaren batasuna aldarrikatu du Ermuko Foroak Bilbon

Espainiaren batasunaren eta Konstituzioaren alde ekitaldia burutu du gaur goizean Bilboko Moyua plazan Ermuko Foroak. ETArekin egindako negoziaketetan oinarritutako bakea "faltsua" dela iritzi dio Mikel Buesa Ermuko Foroko presidenteak. Espainaiko banderak, eta autonomia erkidegoetakoak zituzten Moyua plazan bildutakoek. Era berean, Espainiaren batasunaren aldeko eta Kataluniako Estatutuaren aurkako afixak erakutsi dituzte.

2006ko otsailaren 18a
17:53
Entzun
Ermuko Foroaren deialdiari erantzunez, PPko hainbat kide bildu dira Bilbon. Besteak beste, Maria San Gil EAEko PPko burua, Leopoldo Barreda, Carmelo Barrio eta Antonio Basagoiti alderdi kideak izan dira bertan. San Gilen ustez, ekitaldi hau Bilbon egiteak esanahi berezia du: "Espainiaren aurkako erasoa inon hasi bada, Euskadin hasi delako Kataluniako Estatutuan jarraipena izan duen Ibarretxeren plan famatuarekin".

Mikel Buesa Ermuko Foroko presidenteak ziurtatu duenez, "terrorismoa ez da Batasunaren aurrean amore ematen ez eta ETArekin negoziaketa ilunak eginez edo terrorismoaren biktimei huts eginez". Terroristei paper politikoa ematen dien adiskidetzea "faltsua" izango dela azpimarratu du Buesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.