Politika

Espainiaren "ezezkoak" ikusita "desobedientziaren" unea irits daitekeela berretsi du Erraztik

Madrili hainbat proposamen demokratiko egin zaizkiola, baina guztiak atzera bota dituela salatu du EAko presidenteak.

2007ko azaroaren 5a
10:45
Entzun
"Beti ezezkoa jasotzen dugu, beti ezetza aurretik. Gernikako Estatutua aldatzen saiatu ginen 46 artikuluan oinarrituta, eta ezezezkoa; galdeketa demokratiko bat egiten saiatu, eta ezezkoa; Espainiako Gobernuarekin gure gaitasunen ezagutza negoziatzen saiatu ginen, eta ezezkoa. EAEko eta Nafarroako estatutuak bete ere ez ditu egiten Madrilek. Beraz, iritsiko da momentu bat esango duguna hori guztia onartezina dela; munduari esango diogu, modu demokratikoan", adierazi du Begoña Errazti EAko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Euskal Herriarekin eta auzi politikoarekin izan duen jarrerarekin suminduta agertu da Errazti, nazio eskubideetan aurrera egiteko proposamen bakoitzari ezetzarekin eta oztoposarekin erantzun diotela iritzita."Ikusten ari gara arlo demokratikoan, erabakitzeko eskubidearen arloan, aurrera egin nahi denean munduko oztopo guztiak jartzen dituztela espainiarrek. Gaur bertan irakurri ditut (Ramon) Jauregiren adierazpen batzuk, berriro ere herri galdeketa eta Jaurlaritzaren izenean Ibarretxe lehendakaria ukatuz. Eta, gainera, hori guztia hiltzen dutenekin nahasiz. Jarrera hori etengabea da, eta etengabea izango da".

Horregatik guztiagatik, euskal gizarteak desobedientziaren eta "erresisentzia zibikoaren" bidea hartzea posible eta zilegi dela erantsi du. "Erabakiak hartzeko bide demokratiko eta baketsua egin behar du euskal gizarteak, eta (ezezko horiek ikusita) desobedientziaren edo ponentzian esaten dugun bezala erresistentzia zibikoaren momentua iritsi daiteke", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.