Espainiaren jarrera deitoratu du Josu Juaristik Europan

2015eko irailaren 8a
12:58
Entzun

Espainiako Estatuak erabakitzeko eskubidearen inguruan duen jarrera deitoratu du Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak Europako Legebiltzarrean. Oinarrizko eskubideen egoerari buruz Laura Ferrara europarlamentariak aurkezturiko txostenaren eztabaidan parte hartu du Juaristik, eta EB Europako Batasunaren “estandar bikoitza” salatu eta EBn eskubide zibil eta politikoak "bortxatuta" daudela esan du. Bereziki, Espainiako Estatuko egoera txarretsi du, eta udazkenean Batasunaren eta Askapenaren kontrako epaiketa "politikoak" egingo dituztela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.