Jean-Claude Aguerrek berretsi duenez, 1992an eta 1996an egin bezalaxe, "aurten ere Leblancekin bildu gara Tourra Euskal Herrira iristen denez euskararen presentzia bermatzeko akordioa hitzartzeko". Baionan eskaini duten prentsaurrekoan "Espainiak Euskal Herriari irain berri" bat egin diola salatu du Alvarezek, eta "egundoko gatazka mediatikoa" sorrarazi dutela. "Ministroen Kontseiluan eta Europako Parlamentuan gai zerrendan sartu dute gai hau, beraiei ez dagokien lekuan muturra sartuz", azpimarratu du Batasuneko kideak.
Halaber, Josu Jon Imazek egindako adierazpenak salatu dituzte. Imazek PPri eta Batasunari egotzi die "euskararen erabilera politikoa" egitea, eta Alvarezen arabera, "euskaldunok elkartu egin beharko ginateke geurea dena defendatzeko, eta ez erantzukizunak eskatzen hasteko". Ezker abertzaleko ordezkarien esanetan, arazoa ez dago Tourraren eta Batasunaren artean, baizik eta Tourrak Euskal Herriaren hizkuntz eskubideak bermatuko dituen ala ez.
Euskara Tourrean
Espainiaren jarrera "Euskal Herriaren aurkako iraina" izan dela salatu du Batasunak
"Espainiak irain egin dio Euskal Herriari, berari ez dagokion gai baten muturra sartu eta sekulako gatazka mediatikoa sortu duelako". Jean-Claude Aguerre eta Joseba Alvarez Batasuneko kideek gisa horretan salatu dute Tourreko zuzendaritzak hartutako erabakiaren inguruan sortu den lixkarra. Alvarezen arabera, Espainiak "Estatu arazotzat" hartu du Batasunak eta EHEk Leblancekin hitzarmen bat adostea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu