Urtero legez, mobilizazioak antolatu ditu ezker abertzaleak azaroaren 20rako, Josu Muguruza eta Santi Brouarden hilketen urteurrena dela eta. Sortuko Amaia Izkok eta Mikel Etxaburuk adierazi dutenez, aurtengo urteurrena bat etorri da “frankismoaren erreformatik eratorritako estatu ereduaren krisialdi sakonarekin”. Erregimen zaharrarekiko “haustura” proposatu zuen ezker abertzaleak orduan, eta berrogei urte geroago, hautu hori berretsi nahi du Sortuk: “Espainiaren kateak hautsi behar ditugu, gure geroaren jabe egiteko eta independentzia eta sozialismoari ateak irekitzeko”, esan dute.
Aurtengo urteurrenaren beste ezaugarri bat nabarmendu nahi izan dute Sortuko eledunek: ezker abertzaleak Abian izeneko hausnarketa eta prozesuari ekin dio, “herritarrak ardatz izango dituen proiektu politikoa eraikitzea” helburu.
Brouard eta Muguruzaren omenezko manifestazioa azaroaren 20an izango da, 19:30ean, eta Brouarden kontsulta zegoen lekutik abiatuko da, Errekalde zumarkalearen eta Juan Ajuriagerra kalearen arteko bidegurutzetik.
Brouard-Muguruza
"Espainiaren kateak hausteko" deia egin du Sortuk
Manifestazioa egingo dute azaroaren 20an, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu