askapena auzia

Espainiari kalteordainak eskatzeko prest dira Askapenako absolbituak

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan da Walter Wendellin.

Walter Wendellin Askapenako kidea, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 6a
18:14
Entzun

Walter Wendellin, Dabid Soto, Aritz Ganboa, Unai Vazquez eta Gabi Basañez Askapena auziko absolbituak prest daude Espainiako Justizia Ministeriora jotzeko kalteordain eske, Wendellinek esan duenez. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan da, Alfonso Zenon abokatuarekin batera.

Auzitegi Nazionalak joan den otsailean eman zuen absoluzioa, lagun haiek ETArekin zerikusirik izan ez zuela argudiatuta. Wendellinek adierazi du polizia operazioa 2010ean izan zela, hiru eta sei hilabete artean egon zirela preso, 60.000 euro arteko bermeak ordaindu zituztela behin-behinean aske geratzeko, Askapenaren eta beste erakunde batzuen kontuak blokatuta egon direla berriki arte, etxebizitzak enbargatuta izan zituztela eta pasaporteak, erretiratuta. Epaiketa "politikoa" izan zela ere azaldu du. 

Ondorioz, "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu ditu, eta "prest" daude "beste borroka judizial bat" hasteko.

Zenonek aipatu du epai batek absoluzioa emandako kasuetan Espainiako Justizian badela kalteordainak eskatzeko eskubiderik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.