BilboESS-Bilbao Espalazio Bidezko Europako Neutroi Iturriaren Bilboko ordezkaritzak gaur egungo datu bilketa eta kontrolerako tresnak ordezkatuko dituen hardware berria garatuko du. AEBetako SLAC laborategiko eta Lisboako Goi Institutu Teknikoko zientzialariekin batera egingo du lana.Hiru zentroek atzo egin zuten lehenengo bilera Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako campusean. Azeleratzaile handiek gaur egun erabiltzen dituzten datu bilketarako ekipamenduak 80 eta 90eko hamarkadakoak dira, eta horiek ordezkatu nahi dituzte.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bileraren ostean adierazi zuenez, ESSk, SLACek eta Lisboako institutuaren arteko elkarlanak «ondorioak» izango ditu euskal enpresetan.
Espalazio zentroaren Bilboko ordezkaritzak hardware berria garatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu