Esparza, 18 egun gose greban bakartzearen aurka
DONOSTIA. Joseba Esparza euskal presoak 18 egun egingo ditu gaur gose greban, bakartzearen aurka. Castelloko espetxean dago (Herrialde Katalanetan), bakartuta. Uztailean Frantziatik estraditatu ostean, Iruñeko espetxean Poliziari laguntza ematea eskaini zioten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. Uko egin zion, eta Castellora eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu