UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Esparza, "oposizioa zuzentzeko prest"

Yolanda Barcinak aitortu du emaitza hobeak espero zituztela Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baina lehen indarrari gobernatzen uzteko eskatu du.

2015eko maiatzaren 25a
08:04
Entzun

Hauteskundeen emaitzak aztertu ditu UPNko zuzendaritzak, eta bileraren ostean agertu dira prentsaurrera Javier Esparza UPNko zerrendaburua eta Yolanda Barcina UPNko presidente eta Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak foru gobernua osatzeko akordioa egiten badute, Esparza "prest" dago oposizio lan "gogorra" egiteko: "Konplexurik gabe jardungo dugu". Aukera horren inguruan mintzatu da Barcina; zerrenda bozkatuenari gobernatzen uzteko eskatu du, "inoiz onak izan ez diren lau alderdiko gobernuak saihesteko". Ildo horretan, "gogoeta" egiteko eskatu die gainerako alderdiei.

"UPNk gure lurraldea defendatzen jarraituko du, gobernu arduratik nahiz oposiziotik", esan du Barcinak. Esparzak, berriz, argitu du UPNk soilik bere hautagaiaren alde bozkatuko duela: "Ezein alderdik ez du UPNren babesa izango".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.