Atzo arratsaldeaz geroztik San Martingo Harri inguruan dagoen leize batean harrapatuta dago espeleologo belgikar bat, 49 urteko Anette Van Houtte. SOS Nafarroako iturriek agertu dutenez, zangoan zauria du, eta 600 metroko sakoneran geratu da aurrera ezin eginda, leize sarreratik 4.5 kilometrora.
Aipatutako iturriaren arabera, atzo arratsaldeko seiak eta hogei aldera zauritutako espeleologoaren kide batek deitu zuen, ezbeharraren berri emanez. Deia jaso ostean, sabalmendu taldea antolatu zutenNafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideekin, Guardia Zibileko mendiko sabamendu taldekoekin eta Baionako Suprefekturaren mendeko salbamendu arloko espeleologoekin.
Ezbeharra
Espeleologo belgikar bat zaurituta dago Izabako leize batean, 600 metroko sakoneran
49 urteko Anette Van Houttek zangoan du zauria eta ez da bere kabuz ateratzeko gai. Gau guztia igaro du leizean, sarreratik 4,5 kilometrora. Nafarroako larrialdi zerbitzuetako kideak, Guardia Zibileko mendi taldeetakoak eta Baionako suprefeturako salbamendu arloko espeleologoak ari dira hura ateratzeko ahaleginean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu