Haika-Segi auziagatik preso mantentzen zituzten gazte guztiak aske uzteko agindua eman zuen atzo Alfonso Guevara epaileak, auziari dagokion epaiketa amaitutzat eman zuenean. Azken hiru hileotan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dituzten 28 gazteetatik 14k jarraitzen zuten espetxean eta, atzo, 12 atera ziren kalera; Arkaitz Rodriguez eta Aiora Epelde ez beste guztiak. Rodriguez eta Epelde beste auzi bategatik dituzte behin behineko espetxealdian.
Goirizelaiak zoriondu egin ditu kalean geratu direnak eta Euskal Herriko gizarte osoarentzat ere eman ditu zorionak.
'haika-segi auzia'
Espero daitekeen epai bakarra absoluzioa da Goirizelaiaren iritzian
'Haika-Segi'-ko epaiketa atzo amaitu zen, hiru hilabeteren ostean. Denbora horretan guztian "epaiketaren izaera politikoa" agerian geratu dela esan du 28 auzipetuen defentsa abokatu Jose Goirizelaiak. Beharrezko bermeekin aurkeztutako froga bakar bat ere ez dagoela azpimarratu du, eta, beraz, espero daitekeen sententzia bakarra absoluzioa dela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu