Herri Irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Ares PSE-EEren zuzendaritzako bozeramaileak.
"Espaniako Gobernuak gidatzen duen terrorismoaren aurkako politikaren parte da espetxe politika, beraz, eskuduntza horren trasnferentziari buruzko negoziazioari egoki heltzeko terrorismoaren aurkako politikan bat etorri beharko lukete Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak", adierazi du.
Nolanahi ere, kartzela arloko eskuduntzen transferentzia negoziazio mahaian jartzearen alde agertu da Ares.
Politika
Espetxe eskuduntzak Jaurlaritzari emateko baldintza "terrorismoaren aurkako politika bateratua" dela esan du Aresek
Rodolfo Ares PSE-EEren zuzendaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren "terrorismoaren aurkako politikarekin" bat egin beharko luke espetxe arloko eskuduntzak jaso ahal izateko. Baldintza hori jarri du Aresek tranferentzia gauzatzeko. Izan ere, espetxe politika "Espainiako Gobernuak terrorismoaren aurka gidatzen duen politikaren parte" dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu