politika
Espetxe eskumenak ez transferitzea "oso kezkagarritzat" jo du Joseba Azkarragak
Espainiako Gobernuak Espetxe politikaren legea ez duela betetzen salatu du Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak. "Estatutua bera ukatzea da hori, eta katalanek eskumen bera izanik, urteak dira kartzelen administrazioa transferituta dutela" azaldu du gaur Azkarragak. Espainiako Espetxe Erakundeen arduradun Mercedes Gallizori, "transferentzia hori burutu ezean lankidetzarik ez dela izango” eta “bitartean jai" duela adierazi du Azkarragak.
"Zail da ulertzen lankidetza eskatzea eta gero transferentzia ukatzea", esan du Azkarragak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu