Espetxe gehiago ez eraikitzea eta zaharrak berritzea erabaki du Espainiak

Zubietan kartzela berria egiteko lanak martxoan eten zituzten; PSOEren kudeaketa «penagarria» kritikatu du PPk

Erredakzioa
2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak ez du kartzela berririk eraikiko, oraingoz bederen. Eraikin berriak egiteko lehiaketa publikoak bukatu gabe ziren kasuentzat, prozedurak bertan behera utzi ditu. Egoera horretan zen Gipuzkoako kartzela berriaren egitasmoa, Zubietakoa. Martxoan, PPren gobernuak eten egin zuen plana. Atzo, Espainiako Barne Ministerioak 2013ko aurrekontuen berri eman zuen; aurtengoa baino %4,5 txikiagoa izango da —1.1142 milioi euro—. PSOEren gobernuaren kudeaketa «penagarria» izan zela, eta beharrezko ziren baliabideak jarri gabe kartzela berriak egiten aritu zirela salatu zuen Angel Yuste Espetxeetako zuzendariak. Aurreztutako diruarekin lehengo espetxeak zaharberrituko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.