Espetxe politika alda dezaten eskatzeko, elkarretaratze bat egin du Ezker Batuak

2012ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Bake prozesua sendotzeko eta espetxe politika alda dezaten eskatzeko, elkarretaratze bat egin zuten atzo Ezker Batua alderdiko hogei bat militantek Bilbon.Elkarretaratzean azpimarratu zutenez, espetxe politika «normalizatzea» funtsezkoa izango da bakea sendotzeko. Besteak beste, Jose Navas alderdiko bozeramailea eta Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburua izandakoa izan ziren bertan. Felix Gonzalo EBko militante eta Valladolideko espetxean dagoen euskal preso baten senitartekoak ohartarazi zuen espetxe politika ez litzatekeela «mendekurako» erabili behar, «gizarteratzeko» egina dagoelako. Itxaropen aroa dugula esan zuen Gonzalok, eta horrek, ezinbestean, presoen gaiari irtenbidea aurkitzeaeskatzen duela.«Gobernuak mugitzen hasi behar du, bakebidean aurrera egiteko», adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.