Politika

Espetxe politika aldatzeko eskatu dio Larreinak PSOEri

EAko antolakuntza idazkari Rafa Larreinak talantea ekintzekin erakusteko garai dela esan dio PSOEri. Lan horretan, kartzela politikan aldaketan egin beharko lituzke PSOEk, Larreinaren iritzian. Egungo kartzela politika "mendekuan" oinarrituta dagoela esan du, eta kartzelaren helburua "bergizarteratzea" dela gaineratu du. Sabin Aranari konfidantza kentzeari dagokionean berriz, "alderdi baten gestio normala" baino ez dela esan du. ETB2ko 'El Punto' saioan egindako elkarrizketan egin ditu adierazpenak.

2004ko uztailaren 16a
11:01
Entzun
Rafa Larreina EAko idazkariak Espainiako Gobernuak darabilen "talante" hitza ekintzetan bihurtzea nahi duela esan du, eta konkretuki, PSOEk kartzela politikan aldaketak egin beharko lituzkeela azpimarratu du.

Izan ere, Espainiako Kartzela politika "mendeku espirituan" oinarritua dagoela uste du Larreinak, eta PSOEk, "progresista eta sozialdemokrata" den heinean, hori aldatu egin behar lukeela esan du. Kartzela politikaren helburua "presoak bergizarteratzea" izan behar duela azpimarratu du.

Kartzela zigorra betetzen ari dena bere "ingurune sozial naturalean egoten saiatzeaezinbestekoa" dela esan du, eta bere senide eta lagunek ez dutela zigorrik ordaindu behar. Gaur egun kartzela zigorra betetzen ari direnen senide eta lagunek "gainzigorra" betetzen dutela salatu du, "dispertsioaren gainkarga". Horrek ondorio batzuk dakartzala gogorarazi du, "bisitara joateko kilometro ugari egin beharra, askotan izaten diren istripuak..."Talante hori hitza baino gehiago bada, PSOEk kartzela politikan aldaketak egin beharko lituzkela azaldu du.

"EAn ez dago krisirik"

Sabin Arana kargutik kentzeak ez du EA barruan krisia dagoenik esan nahi Larrainaren iritzian. Esan duenez, Enplegu eta Trebakuntza politikan irizpideak aldatu behar direla uste du EAk, eta aldaketa horretan, pertsonak aldatzea ere ondo etortzen dela esan du. Azpimarratu duenez, horrexegaitik kendu dute Arana kargutik. Guzti hori alderdi baten gestio normal bat baino ez da bere ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.