eusko jaurlaritza-nafarroako gobernua

Espetxe politika aldatzeko eskatu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

2015eko urriaren 20a
15:58
Entzun

Joru Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledunaren ustez, duela lau urte ETAk emaniko urratsa aldebakarrekoa izan zen bezala, aurrerantzeko pausoek ere halakoak behar dute izan, batik bat, armagabetzeari dagokionean. Hala ere, esan du azken lau urteotako egoera hobea izango zela baldin eta Espainiako Gobernuak espetxe politika aldatu izan balu. Honezkero, aldatzekotan, abenduko hauteskundeen ondotik osatuko den Espainiako Gobernu berriak aldatuko duela adierazi du.

Ildo beretik mintzatu da Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria ETAren jardun armatuaren amaierari buruz galdegin diotenean. Euskal presoen afera ekarri du gogora, eta espetxe politika egokiago baten alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.