Euskal presoak

Espetxe politika aldatzeko "neurri zehatzak" hartzeko eskatu dio ezker abertzaleak Espainiako Gobernuari

Aterabide demokratikoa bilatzeko nahikoa baldintza dagoela iritzi diote eta bat egin du etziko manifestazioarekin.

2011ko irailaren 15a
13:30
Entzun

Ezker abertzaleak espetxe politika aldatzera deitu du Espainiako Gobernua, eta horretarako "neurri zehatzak" hartzeko eskatu dio gaur. Neurri horiek normalizazioari aurre egiteko beharrezkotzat jo dituzte Txelui Morenok, Niko Morenok, Miren Legorburuk eta Maribi Ugarteburuk, eta aterabide demokratikoa bilatzeko nahikoa baldintza badagoela iritzi diote.

Normalizazioaren bidean pausorik ez duela eman Espainiako Gobernuak, eta dei egin diote sakabanaketarekin amaitzeko, gaixo eta behin behinean preso daudenak askatzeko eta Parot doktrina bertan behera uzteko. Bake prozesua atzeraezina dela azpimarratu dute, eta ezker abertzalea legeztatzeaz gain, espetxe politika aldatzea gakoa izango dela gaineratu.

Etzi Donostian 17:30ean Antigua auzotik abiatuta presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egin du ezker abertzaleak eta horretan parte hartzera deitu du. Egin Dezagun Bidea izango du leloa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.