euskal presoak

"Espetxe politika oso tresna indartsua da ETA bukatzeko", Espainiako Barne ministroaren arabera

Erakundea desager dadin euskal presoen gaia "inteligentziaz eta legediaren esparruaren barruan" jorratu nahi duela esan du Jorge Fernandez Diazek.

2011ko abenduaren 29a
11:23
Entzun

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministro berriak uste du "espetxe politika oso tresna indartsua eta balekoa" dela "ETA bukatzeko", eta, horretarako, "inteligentziaz eta legediaren esparruaren barruan jokatuta" ezarri nahi duela.

ETAk urriaren 20an jakinarazi zuen amaitutzat eman duela borroka armatua, baina Fernandez Diazek Onda Cero irratian adierazi du hori ez dela nahikoa, eta erakundeak desagertu egin beharko lukeela.

Euskal presoek besteekiko "pribilegiorik" ez dute izango, Barne ministroak azpimarratu duenez, "espainiar guztiak berdinak baitira legearen aurrean". Dena dela, euskal presoek euren eskaerak beteta ikus ditzaten, baldintzak dituztela esan du gobernuko kideak: damua adierazi behar dutela, biktimei barkamena eskatu behar dietela eta kalte-ordainak euren gain hartu behar dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.