Politika

Espetxe politikak adosteko urratsak egitera deitu du Urkulluk Rajoy

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Espainiako Gobernuko presidentearekin biltzekoa da udako oporren aurretik.

Iñigo Urkullu lehendakariak bake prozesua bultzatzeko elkarlanean aritzea eskaini dio Espainiako Gobernuari. ZIPI / EFE
2014ko ekainaren 30a
12:23
Entzun

Madrilen izan da Iñigo Urkullu lehendakaria, ETAren amaiera eta elkarbizitza Euskal Herrian izeneko udako ikastaroaren hasiera dela medio. Hain zuzen ere, elkarrizketarako unea dela nabarmendu eta, "bakerako eta elkarbizitzarako oinarrizkoa den guztian" elkarlanean aritzeko deia egin dio Espainiako Gobernuari.

Besteak beste, espetxe politikak adosteko pausoak ematearen garrantzia nabarmendu du Urkulluk. Haren esanetan, ezer ez egitea edo nork bere kontura urratsak egitea "okerrekoa" litzatekeelako.

Bestetik, El País egunkariak zabaldu duenez, lehendakariaren azken helburua litzateke ETAren amaiera ahalbidetuko lukeen akordioa adostea Espainiako Gobernuko presidentearekin. Gaiaz hitz egiteko biltzekoak dira bi gobernuburuak udako oporrak hasi aurretik. Helburua litzateke akordioa lortzea datorren urteko hauteskundeak baino lehen.

Horrez gain, mahai gainean egongo lirateke beste gai batzuk ere, besteak beste, krisi ekonomikoa eta Gernikako Estatutuaren erreforma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.