euskal presoak

"Espetxe politikak ez du lekurik gaurko egoeran"

Etxeratek azkeneko asteko bi errepide istripuak eta Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera larria gogoratu ditu.

2011ko urriaren 7a
13:06
Entzun

Mattin Troitiño eta Biki Gorostiaga Etxerat elkarteko eledunek espetxe politika aldatzeko eskatu dute berriro, "gaurko egoeran ez baitu lekurik. Eskubide urraketak besterik ez ditu eragiten". Esate batera, azkeneko astean bi euskal presoren senideek haiek bisitatu ondoren Euskal Herrira zetozela errepide istripuak izan dituztela gogoratu dute.

Sakabanaketa politika salatu du Etxeratek —ia 700 preso daude Euskal Preso Politikoen Kolektiboan, eta horietatik zortzi baizik ez daude euskal kartzeletan—, baina baita euskal preso batzuen osasun egoera ere. Adibidez, Ibon Iparragirrerena. GIBak (VIH) jota dago eta, haren osasun egoeraren jarraipena egiten duten medikuek ohartarazi dutenez, nabarmen egin du okerrera oso denbora gutxian. Iparragirreren ama Angelita Burgoak gaur jakinarazi du semeak 17 urte zituenetik daukala gaixotasun hori, "baina kalean zenean bizimodu normala egiten zuen. Kartzelan denetik nabarmen egin du okerrera haren osasunak".

Bihar Basauriko kartzelaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, 11:30ean, Iparra galdu barik lelopean. Han daukate preso Iparragirre.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.