Giza-eskubideak

Espetxe politikaren eta torturaren inguruko akordioa proposatu du Elkarri-k

Espetxe politikari eta torturen arazoari dagokienean hitzarmen bat osatzea proposatu du Elkarri gizarte mugimenduak alderdi politiko guztiei. Akordio horren oinarria ideia bat izango litzateke: gizaki guztiak, aske edo atxilo egon, eskubideen subjektu direla.

2004ko apirilaren 24a
16:52
Entzun
Elkarri-ko lekuan lekuko tailerretako kide eta laguntzaileek batzarra egin dute Gasteizen egungo egoera politikoa aztertu eta hurrengo sei hilabeteetarako lan ildoak zehazteko. Proposamen zehatz bat ere da batzar horretatik: alderdi guztiei espetxe politikaren eta torturaren inguruko akordioa proposatzea.

Jonan Fernandez Elkarri-ko koordinatzaileak agertu duenez, hitzarmen hori bi zutabetan oinarritu beharko litzateke: batetik, gizaki guztiak, aske edo atxilo egon, eskubideen jabe direla aitortzea, eta, bestetik, arlo horretan Eusko Legebiltzarrak eta Espainiako Kongresuak onaratutako ekimenak eguneratu eta martxan jartzea.

Halaber, akordioak lau irizpide hartu beharko lituzkeela aintzat aurreratu du. Batetik, presoak eta haren senideek ez dutela ezarritakoaz haraindiko zigorrik ordaindu behar; zigorrak etxetik hurbileneko espetxeetan bete behar direla; hirugarrenez, ez atxilotze lekuan, ez kartzelan, ez duela kontrol judizialik gabeko gunerik egon behar, eta, azkenik, giza-eskubideen arloan nazioarteko erakundeek egindako gomendioak bete behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.