Espetxe politikaren otsaileko ondorioak

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
OSASUN ARAZOAK

Jose Mari Perez, Txuri. Urtarrilaren 31n bihotzekoa izan zuen. Burgosko espetxean dago. Aurten 25 urte beteko ditu preso. 2008ko abenduan geratu behar zuen libre, baina zigorra luzatu zioten, 197/2006 doktrina (Parot doktrina) ezarrita.

'PAROT DOKTRINA'

Patxi Gomez. Otsailaren 9an atxilotu zuten, zigorra «osorik» bete dezan. 1989an atxilotu zuten, eta 2009an atera zen libre. Auzitegi Gorenak, baina, 30 urtera arte luzatu dio espetxealdia.

ESPETXEAN BAKARTUTA

Oier Andueza. Ia urtebete darama Aranjuezko espetxean bakartuta. Espetxe berean, eta otsailean, Igarki Robles 15 egun egon da bakartuta, eta Julen Zuaznabar eta Mikel Jimenez 14 eta 6 egun, hurrenez hurren.

ERREPIDE ISTRIPUAK

Arkaitz Argoteren senide bat. Urtarrilaren 28an istripua izan zuen Eibar parean. Huelvako espetxean dute Argote.

Gorka Betolazaren lagunak. Otsailaren 3an istripua izan zuten Valladolid inguruan. Caceresko espetxean dute Betolaza.

Joseba Esparza, Xabier Rey eta Joseba Lerinen senideak eta lagunak. Puerto de Santa Mariatik bueltan istripua izan zuten otsailaren9an.

GOSE GREBAK

Villepinteko espetxean. 18 eguneko gose greba egin dute Borja Gutierrez eta Ibon Goieaskoetxeak. Joseba Fernandezek «borrokaldia» egiten ari da.

ERASO FISIKOAK

Xabier Arina. Lekualdatze batean istiluak izan zituen, otsailaren 1ean. Hurrengo egunean, Puerto 3ko funtzionarioek modu bortitzean atera zuten ziegatik.

Itziar Moreno. Dijongo espetxeko funtzionarioek eraso egin zioten otsailaren 6an.

Aitor Fresnedo. Albocasserreko funtzionario batek «jipoitu» zuen. Bakartuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.