Autogobernu lantaldea

Espetxe politiken eskumena eta erreferendumak antolatzekoa jasoko ditu estatutu berriak

EAJk eta EH Bilduk babestu dute proposamena; ez, ordea, Elkarrekin Podemosek, PPk eta PSE-EEk.

Autogobernu lantaldearen bilera. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko ekainaren 20a
07:24
Entzun

Autogobernu lantaldearen bileran aurkeztu dute EAJk eta EH Bilduk azken akordioa; zenbait eskumen berreskuratzea litzateke haren helburua, zehazki, Gizarte Segurantzarena, espetxe politikena eta errreferenduma antolatzekoa.

Aurrez beste hainbat hitzarmen egin dituzte bi taldeek, besteak beste, aldebikotasunean eta berdinen arteko harremanetan oinarritutako estatu eredu konfederala jasotzen duen hitzaurrea. Baina, orduan bezala, oraingoan ere bi taldeak bakarrik geratu dira proposamena babesteko unean. Aurka egin dute Elkarrekin Podemosek, Alderdi Popularrak eta sozialistek.

Onartutako proposamenak dioenez, "berretsi" egin behar dira Gernikako Estatutuak jaso bai baina Madrilek oraindik eskualdatu ez dituen eskumenak. Horretaz gain, zehazten du itzulitako eskumenen artean badirela murriztuak izan direnak, bai Espainiako legediaren ondorioz eta baita Konstituzionalak esku hartu duelako. Azken horiek berreskuratu beharra nabarmendnu dute alderdiek.

Bi alderdien esanetan, oinarrizkoa da instituzioen eskumenak handitzea, "herritarren eskubide politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak bermatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.