EUSKAL PRESOAK

Espetxe Zaintzak onartu ez zituen 12 kasu aztertuko ditu Auzitegi Nazionalak

Ostiralean egingo du bilera auzitegiko lehen aretoak. Datozen helegiteetarako irizpideak ezarriko dituelakoan dago Sortu, baina ez du "ezer positiborik" espero. Mobilizazioak izango dira bezperan.

Amaia Izko eta Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak gaurko agerraldian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
enekoitz telleria sarriegi
2015eko irailaren 22a
16:43
Entzun

2014an EPPK-ko presoek banaka egindako eskaera guztiek Espainiako Espetxe Zaintzaren ezetza jaso ostean, preso horiek jarritako lehen helegiteak aztertzeari ekingo dio Auzitegi Nazionalak. Ostiralean egingo du bilera Auzitegi Nazionaleko lehen aretoak. Hamabi presoren helegiteak izango dituzte mahai gainean: Iñaki Cañas, Garikoitz Arruarte, Karlos Trenor, Unai Fano, Xabier Balerdi, Xabier Aranburu Muguruza, Mikel Askasibar, Josu Arkauz, Jose Jabier Zabaleta, Luis Angel Galartza eta Asier Uribarri. Tartean dira gaixorik dauden presoak (Garikoitz Arruarte) edo adinagatik hurbiltzeko eskatu zutenak (Karlos Trenor; 70 urtetik gorakoa). Sergio Garciaren helegitea ere izango dute mahai gainean, baina aske dago hura, bere zigorra jada bete duelako.

Mobilizazioak iragarri ditu Sortuk Auzitegi Nazionala egitekoa den bileraren bezperarako. Auzitegiak beste helegiteetarako irizpideak ezarriko dituelakoan dago Sortu, baina ez du "ezer positiborik" espero. Espainiako Estatuak konponbidea "sine die" atzeratu nahi duela salatu dute Amaia Izko eta Pernando Barrena eledunek Donostiak egindako agerraldian, eta galdera bat egin diote EAJri: "Zer egiten du EAJk sakabanaketa amaitzeko? Sabin Etxeak era obsesiboan exijentziak ezartzen dizkio ezker abertzaleari, egunak joan eta egunak etorri. Eskaeren errotondan bueltaka dabil EAJ".

EPPK-k prozesuan "murgiltzeko" eta prozesua "elikatzeko" agertu duen asmoa "argia" dela dio Sortuk, eta haien ekimen guztiak "babestuko" dituela nabarmendu.

Irailaren 24rako mobilizatzeko deia egin dute Izkok eta Barrenak, "herriz herri, presoak Euskal Herriratzeko eta sakabanaketa amaitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.