Mimoak Madrilen izan dira, gaixotasun larriak dituzte presoen egoera salatzeko. Ziega bateko hesia imitatzen zuena eskuan izan dute horietako hiruk, medikuen ohiko batak jantzita, eta beste bik Heriotzaren itxarongelari ez leloa zeraman kartela eutsi dute.
Preso politikoei aplikatzen zaizkien neurriek haien osasunarekin zerikusi zuzena dutela salatu dute Mimoek Madrilen, Espetxe Zuzendaritzaren aurrean. Isolatze politikek banakoak kontrolatu eta ezeztatzen dituztela ere salatu dute. Gaixotasun larriak dituztenen kasuan, zigorra bikoitza dela adierazi dute: "Espetxe zigorra, heriotza zigor bihurtzen da". Zentzu horretan, gogoan izan dute Ibon Iparragirre presoa.
Gogoratu dutenez, badira atzera bueltarik ez duten gaixotasunak dituzten presoak, espetxetik kanpoko nahiz barneko mediku-txostenek baieztatzen dutenez, eta "hala ere, haien kontra salbuespen neurriak" hartzen direla salatu dute. Hori dela eta, preso horiek etxean nahi dituztela aldarrikatu dute, "sendabide egokiagoak jasotzeko", "euren osasunerako eskubidea errespetatua izan dadin", eta gaixotasunari "euren senideen berotasunarekin" aurre egin diezaien. Hona bideoa, gaztelaniaz (Ahotsa.info).
[youtube]http://youtu.be/yzH0CnH58vo[/youtube]